Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

1973ko Txileko estatu kolpea

Wikipedia, Entziklopedia askea
1973ko Txileko estatu kolpea
Irudia
MotaEstatu-kolpe
Honen parte daTxileko historia
Data1973koirailaren 11
KokalekuTxile,Txile
HerrialdeaTxile
Parte-hartzaileak
HelburuLa Moneda
Honen ondorioaAugusto Pinochet

1973ko Txileko estatu kolpeakirailaren 11nSalvador Allende presidentearen uzkailtzea eragin zuen. Polarizazio politikoaz eta asaldaketa politiko-sozialaz bereizitako garai baten ondorioz, Txilekoitsas armadak etaEstatu Batuek prestatu eta hasi eta, armada eta karabineroen laguntzarekin, burutu zuten[1].

Airetik eta inguruko eraikinetik zetorkion erasopean, Allendek bere azken hitzaldia eman zuen, noiz bereegoitzan eusteko asmoa zuela esan zuen. Lekukoen arabera Allendek orduan bere buruaz beste egin zuen.[2][3]

Augusto Pinochetek estatu-kolpea zuzendu zuen eta honen ondoren, herrialdeko presidente bilakatu zen,diktadura militarra ezarriz[4][5].1990era arte iraun zuen diktadurakgiza eskubideak urratu zituen, Allenderen gobernuaren aldekoak zapalduz.

Allendek, Moneta Jauregitik egindako irrati bidezko mintzaldia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

"Entzuten didazuen kideoi:

Egoera larria da:Indar Armatu gehienekestatu-kolpea jo dute. Zorigaiztoko ordu honetan, 1971. urtean esan nituen hitz batzuk gogorarazi nahi dizkizuet; patxadaz esaten dizuet, lasaitasunez, ez bainaiz ezapostolua, ezmesiasa, eztamartiria ere. Borrokalari soziala naiz, eta herriak eman didan betekizuna betetzen dut. Baina uler dezatela historiak atzera egitea nahi dutenek eta Txileko gehiengoaren borondatea onartu nahi ez dutenek: martiria izan gabe ere, ez dut atzerapausorik egindo. Jakin dezatela, entzun dezatela, eta graba dezatela: ez dutMoneta Jauregia utziko herritarrek emandako agintaldia amaitu arte; Txilekoiraultza defendatuko dut eta gobernua defendatuko dut, herriak eginkizun hori utzi baitu nire esku. Ez daukat beste aukerarik. Balaz josi beharko naute herriaren programa betetzea eragozteko. Erailtzen banaute, herriak bere bideari jarraituko dio; agian, gauzak askoz gogorragoak izango dira, indarkeria handiagoa izango da, eta horrek agerian utziko du jende hori ez dela ezeren aurrean gelditzen. Nik banekien aukera hori bazela, baina nik ez dut eskainiko, ezta erraztasunik emango ere. Gizarte-prozesua ez da desagertuko agintari bat desagertzeagatik. Atzeratu egin daiteke, luzatu, baina azkenean ezin izango da gelditu. Lagunak, egon zaitezte adi zuen lanpostuetan, zuen kidelehendakariak ez baitu ez herria ez bere lanpostua utziko. Hemen jarraituko dut, Moneta Jauregian, nahiz eta nire bizitza arriskuan egon."

Salvador AllendeMoneta Jauregitik egindako irrati bidezko mintzaldia, 1975eko irailaren 11an, 8:45ean.

Salvador Allenderen azken agurra

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

"Nire herriko langileok: eskerrak eman gura dizkizuet beti leialak izan zaretelako, beti fidatu izan zaretelako Konstituzioa eta legea beteko zituela hitza eman zuen gizon batez; baita berak bete ere.

Une honetan, zuei zuzentzeko dudan azken unean, lezioa ondo ikastea gura dut: kanpoko kapitalismoak eta inperialismoak, erreakzioarekin bat eginik, giroa sortu zuten Indar Armatuek euren tradizioa apur zezaten eta euren biktima bihur zitezen, euren pribilejioak defendatzen jarraitzeko agintea berreskuratzeko irrikaz daudenen biktima[6].

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. González Camus, Ignacio. (1988). El día en que murió Allende. ICHEH.
  2. Davison, Phil. (2009-06-20). «Hortensia Bussi De Allende: Widow of Salvador Allende who helped lead opposition to Chile's military dictatorship» The Independent (Londres).
  3. Gott, Richard. (2009-09-12). «From the archive: Allende 'dead' as generals seize power» The Guardian (Londres).
  4. Arriagada Herrera, Genaro. Pinochet: the politics of power..
  5. «CHILE: The Bloody End of a Marxist Dream» Time Magazine.
  6. Salvador Allende, "Obras Escogidas" (1970-1073. Barcelona, 1989)

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Historia
Txile
Artikulu hauTxilekohistoriari buruzkozirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukiaosatuz.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=1973ko_Txileko_estatu_kolpea&oldid=9556853"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp