Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

1963ko Italiako Giroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
1963ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa46.Italiako Giroa
Txapelketa1963 Super Prestige Pernod
Etapak21
Datakmaiatzak 19 – 1963.eko ekainak 9
Luzera4.063 km
HerrialdeaITA Italia
SUI Suitza
Irteera-lekuaNapoli
Helduera-lekuaMilan
Bataz besteko abiadura34,774 km/h
Emaitzak
TxapeldunaITAFranco Balmamion (Carpano)
TxapeldunordeaITAVittorio Adorni (Cynar-Frejus)
HirugarrenaITAGiorgio Zancanaro (San Pellegrino-Firte)
Eskalatzailerik onenaITAVito Taccone (Lygie)
Talderik onenaITA Carpano
◀19621964▶
Dokumentazioa

1963ko Italiako GiroaItzuli Handi honen 46. edizioa izan zen.1963komaiatzak 19 etaekainak 9 artean ospatu zen, 21 etapatan banatutako 4063 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zenFranco Balmamionek, batez beste, 34,774 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. ItzuliaNapolin hasi etaMilanen amaitu zen.

120 txirrindularik hasi eta 86k amaitu zuten itzulia.

Vito Taccone izan zen edizio honetako protagonistetako bat, geldiezin agertu zelarik mendiko etapetan. Mendiko sailkapenaren garailea izan zen, itzuliko 17 mendate puntuagarrietatik 12tan lehen postuan pasa ondoren. Bost etapa ere irabazi zituen, horien artean,Oropa etaLeukerbadeko tontorretan amaitzen ziren etapak. Ziuraski neurri batean bere lehiakortasunaren ondorioz,Diego Ronchinikmaglia arrosa galdu zuen Franco Balmamionen mesedetan 12. etapan.

Vittorio Adornik irabazi zuen 16. etapakoerlojupekoan, hau sailkapen nagusirako lehian sartu zelarik, Ronchinik lidertza berreskuratu zuen. Baina, beste behin, guztia mendiko etapetan erabakiko zen, kasu honetan 18. eta 19. etapetan. Horietako lehenean, aurreko edizio bateko garailea izan zenArnaldo Pambiancok irabazi zuena, Adornik lidertza bereganatu zuen, baina Balmamionek helmugan bere ondoan sartzea lortu zuen, eta, beraz, Adornik sailkapen nagusian Balmamionekiko zuen abantaila 22 segundora baino ez zen murriztu.Moenan amaitu zen etapan, sei mendate zituena, Taccone bakarrik iritsi zen helmugara, gainontzeko txirrindulariekiko abantaila sendo batekin, Giroa irabazteko arriskutsua ez zen arren. Giroko garaipena Balmamion eta Adorniren artean lehiatu zuten, lehena garaile izan zelarik, ez zuena soilik 22 segundo horiek jatea lortu, baizik eta bere arerioari bi minutu baino gehiago ere atera zizkiola. Hala, Franco Balmamionek bere bigarren Giroa jarraian irabazi zuen, beste behin, etapa bakar bat ere irabazi gabe.

Edizio honetan parte hartu zuten atzerritarrak 13 baino ez ziren izan, horietatik hoberenaJaume Alomarespainiarra izan zelarik, 3. etapa irabazi zuena, 7.ean bigarren izan zenaNino Defilippisen atzetik, biak beste txirrindulari batzuekin batera ihes eginda helmugara iritsi ondoren, eta sailkapen nagusian 15. amaitu zuena.

Taldeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
TaldeaTaldeko liderra
CarpanoFranco Balmamion
CiteDaniele Alberti
CynarVittorio Adorni
GazzolaCarlo Brugnami
G.B.C.Rik Van Looy
IbacGraziano Battistini
TaldeaTaldeko liderra
LegnanoRenzo Accordi
LygieVito Taccone
MolteniGuido Carlesi
SalvaraniArnaldo Pambianco
San PellegrinoMarino Fontana
Springoil-FuchsGastone Nencini

Etapak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
EtapaDataEtapako hiriaktypeLuzera (km)Etapako garaileaSailkapen orokorreko liderra
1 Maik 19NapoliPotenza182ITAVittorio AdorniITAVittorio Adorni
2 Maik 20PotenzaBari183ITAPierino BaffiITAVittorio Adorni
3 Maik 21BariCampobasso252ESPJaume Alomar FloritITAVittorio Adorni
4 Maik 22CampobassoPescara210ITAGuido CarlesiITADiego Ronchini
5 Maik 23PescaraViterbo263ITAVendramino BarivieraITADiego Ronchini
6 Maik 24BolsenaArezzo192ITAVendramino BarivieraITADiego Ronchini
7 Maik 25ArezzoRiolo Terme173ITANino DefilippisITADiego Ronchini
8 Maik 26Riolo TermeSalsomaggiore Terme203ITAAdriano DuranteITADiego Ronchini
9 Maik 27Salsomaggiore TermeLa Spezia173ITAGiorgio ZancanaroITADiego Ronchini
10 Maik 28La SpeziaAsti225ITAVito TacconeITADiego Ronchini
11 Maik 29Asti – Oropa
mendiko etapa
mendiko etapa
130ITAVito TacconeITADiego Ronchini
12 Maik 30BiellaSUILeukerbad
mendiko etapa
mendiko etapa
214ITAVito TacconeITAFranco Balmamion
13 Maik 31SUISierreSaint-Vincent (Italia)
mendiko etapa
mendiko etapa
152ITAVito TacconeITAFranco Balmamion
14 Ekak 1Saint-Vincent (Italia)Cremona260ITAMarino VignaITAFranco Balmamion
15 Ekak 2MantuaTreviso155ITA Franco MagnaniITAFranco Balmamion
Ekak 3Atseden eguna
Atseden eguna
Atseden eguna
16 Ekak 4TrevisoTreviso
banakako erlojupekoa
banakako erlojupekoa
56ITAVittorio AdorniITADiego Ronchini
17 Ekak 5TrevisoGorizia213ITAVendramino BarivieraITADiego Ronchini
18 Ekak 6GoriziaBelluno
mendiko etapa
mendiko etapa
248ITAArnaldo PambiancoITAVittorio Adorni
19 Ekak 7BellunoMoena
mendiko etapa
mendiko etapa
198ITAVito TacconeITAFranco Balmamion
20 Ekak 8MoenaLumezzane240ITAGuido CarlesiITAFranco Balmamion
21 Ekak 9BresciaMilan136ITAAntonio BailettiITAFranco Balmamion

Sailkapenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1.Franco Balmamionpink jersey, general classificationITA ItaliaCarpano116 o 50 min 16 s
2.Vittorio AdorniITA ItaliaCynar-Frejus+ 2 min 02 s
3.Giorgio ZancanaroITA ItaliaSan Pellegrino-Firte+ 3 min 15 s
4.Guido De RossoITA ItaliaMolteni+ 6 min 34 s
5.Diego RonchiniITA ItaliaSalvarani+ 10 min 11 s
6.Vito TacconeITA ItaliaLygie+ 11 min 50 s
7.Imerio MassignanITA ItaliaLegnano+ 16 min 52 s
8.Guido CarlesiITA ItaliaMolteni+ 17 min 08 s
9.Graziano BattistiniITA ItaliaIBAC+ 23 min 38 s
10.Carlo BrugnamiITA ItaliaGazzola+ 25 min 36 s
11.Renzo FontonaITA ItaliaLygie+ 26 min 16 s
12.Franco CribioriITA ItaliaGazzola+ 32 min 02 s
13.Arnaldo PambiancoITA ItaliaSalvarani+ 32 min 42 s
14.Vittorio CasatiITA ItaliaLegnano+ 33 min 42 s
15.Jaume Alomar FloritESP EspainiaCite+ 33 min 45 s
16.Ernesto BonoITA ItaliaSan Pellegrino-Firte+ 38 min 05 s
17.Bruno MealliITA ItaliaCynar-Frejus+ 40 min 00 s
18.Italo ZilioliITA ItaliaCarpano+ 41 min 06 s
19.Pietro PartesottiITA ItaliaLygie+ 45 min 42 s
20.Giancarlo FerrettiITA ItaliaLegnano+ 49 min 56 s


Mendiko sailkapena
1.Vito Taccone Italia-
2.Giorgio Zancanaro Italia-
3.Franco Bitossi Italia-


Taldekako sailkapena
1.Carpano Italia--

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

Ekitaldiak
Sailkapenak
("magliak")
Egungoak


Orokorra 
(maglia rosa


Puntukakoa 
(maglia ciclamino


Mendikoa 
(maglia azzurra


Gazteena
(maglia bianca)


Taldekakoa
(classifica a squadre)

Antzinakoak
Azkena(maglia nera)
Intergiro(maglia azzurra)
Konbinatua(maglia azzurra)
Zuzendariak
Besteak
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=1963ko_Italiako_Giroa&oldid=10246335"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp