Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

10. Blokea

Koordenatuak:50°01′31″N19°12′13″E / 50.0254°N 19.2035°E /50.0254; 19.2035
Wikipedia, Entziklopedia askea
10. Blokea
Auschwitz I concentration camp
Kokapena
Estatu burujabe Polonia
Voivoderria Polonia Txikiko voivoderria
PowiatOświęcim barrutia
Urban municipality of PolandOświęcim
Koordenatuak50°01′31″N19°12′13″E / 50.0254°N 19.2035°E /50.0254; 19.2035
Map
Blokearen zehaztasuna.

10. Blokea edo Pabiloia (alemanez:Block 10)Auschwitzeko kontzentrazio-esparruko gelaxka-bloke bat izan zen, non bai emakumeei bai gizonei esperimentuak egin zizkietenAlemaniako medikuek.[1]

Esperimentuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Mota askotakoak izaten ziren. Batzuk itxuraz arinenak, "onberak" ziren substantziak zituzten test dermatologikoak egitea zen. Beste batzu, adibidez,fenol-injekzioak eman zituzten, onodren, berehala gorputzen disekzioa egiteko.[2] Gizonezkoen eremuan egon bazen ere, esperimentuak batez ere emakumeekin egin ziren. Halaber, preso "pribilegiatuei" atsegin emateko, alemanek prostitutak eramaten zituzten pabiloira.

Auschwitzeko biktimak ere esportatzen ziren esperimentuak egiteko behar zen tokira. Adibidez: hogei haur juduNeuengammera eraman zituzten, eta han, beste proba batzuez gain, serum tuberkular birulente bat injektatu zieten. AzkeneanBullenhuser Damm School ikastetxean hilko zituzten:[3][4] Horrela azaldu zuenKirmen UribekMussche eleberrian: "tuberkulosiaren aurkakotxertoak frogatzen hasi zen Auschwitzetik beren-beregi ekarritako hogei haurjudurekin. Argazkiak daude gaitzak haurrengan zer eragin zuen jasotzen dutenak. 1944ko apirilean, oharturik aliatuak gero eta hurbilago zeudela, eta beraien krimena estaltzearren, hogei umeak hil egin zituzten Hanburgoko Bullenhuser Damm School ikastetxean".[5]

Inplikatutako medikuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Norberak bere metodoak zituen. Hauek izan ziren ezagunenak:

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. J. Lifton, Robert (1986).The nazi doctors: Medical Killing and the Psychology of Genocide. 270-275.or. ISBN 0-465-09094[1]
  2. https://www.eurasia1945.com/acontecimientos/crimenes/auschwitz/
  3. http://www.schoah.org/stumme-zeugen/bullenhuser-damm.htm
  4. Cesarani, David and Levine, Paul A. (2002)Bystanders to the Holocaust: a Re-evaluation Routledge. 246.or.ISBN 0-7146-8243-8ISBN 978-0-7146-8243-3
  5. 15. kapitulua.[2]

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bibliografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Hans-Joachim Lang:Die Frauen von Block 10. Medizinische Experimente in Auschwitz. Hamburgo 2011.ISBN 978-3-455-50222-0.
  • Rees, L. (2004).Auschwitz : Los nazis y la "solución final". Bartzelona: Crítica.
  • Steinbacher, S. (2016).Auschwitz. Espainia: Editorial Melusina.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=10._Blokea&oldid=9626978"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp