Éamon de Valera (jaiotzezEdward George de Valera edoEdward George de Valero) (1882kourriaren 14 –1975ekoabuztuaren 29)XX. mendeanIrlandako politikari nagusietakoa izan zen,1917tik1973 arte hainbat kargu politikotan —presidentea edo lehen ministroa— aritu baitzen.
New Yorken jaio zen. Ama jatorriz irlandarra zuen eta Juan Vivion de Valera izeneko artista espainiar baten semea zela uste zen. Hala ere, de Valeraren biografia idatzi dutenek ez dute bere aitaren identitatea frogatzeko dokumenturik aurkitu ahal izan.
Bataioan George de Valero izena jarri zioten baina geroago izena ingelesez jarri zioten (Edward) eta berakgaelikora itzuli zuen (Éamon).1885ean bere aita hil zenean, amarekinIrlandara abiatu zen eta bere osaba eta honen familiarekin bizi izan zen. Ikasketak bukatu ondoren matematikako irakasle izan zenDublineko zenbait ikastetxetan.
De Valeraren lehen jarduera politikoakgaelikoaren defentsarenak izan ziren. Jarduera horretan ezagutu zuen bere emaztea, Sinéad Flanagan eta1910ean ezkondu ziren.
Gaelikoaren defentsaren elkarte horietatik jarduera politikoetarako jauzia egin zuen.Irish Volunteers taldean sartu zen, Iparraldeko unionista protestanteen aurka aritzen zen taldean.1914anIrish Republican Brotherhood talde errepublikar abertzalean sartu zen.
Erresuma Batutik independentzia lortzeko borrokan nabarmendu zen De Valera. Independentziaren ostekogerra zibilean Erresuma Batuarekiko hitzarmenaren (Itun anglo-irlandarraren) aurka lerratu zen baina ez zuen gerran parte hartze esanguratsurik izan. Ondoren, legez kanpo egoteak inongo onura politikorik ez zuela ikusitaFianna Fáil sortu eta hauteskundeetara aurkeztu zen, bertan garaipena lortuz.
Irlandako hirugarren presidentea (1959-1973) izan zen, Batzar Betearazlearen bigarren presidentea (1932-1937) eta, hau ordezkatu zuenTaoiseach edo lehen ministro karguan estreinekoa izan zen De Valera (1937-1948,1951-1954 eta1957-1959). Horretaz gain, Irlandako Nazio Unibertsitateko burua ere bazen1959tik1973 arte.
1953anIrlandako Errepublikako estatuburua zelaEuskal Herria bisitatu zuen, hain zuzen ere,irailaren 9anZarautzen egon zen.[1]
- ↑Eamon de Valera, Zarautzen. 1953ko irailaren 9an Zarauzko Alde Zaharrean ateratako argazkia. Zarauzko Udala