Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Åland

Wikipedia, Entziklopedia askea
Åland
Landskapet Åland
Ahvenanmaan maakunta
Ereserkia:Ålänningens sång
Goiburua: Bakearen Uharteak

Ålandeko bandera

coat of arms of Åland(en)Itzuli
LocationÅland.svg
Geografia
Hiriburua
eta hiri handiena
Mariehamn
60°5′55″N 19°56′40″E
Azalera13.517
Punturik altuenaOrrdalsklint(en)Itzuli
MugakideakJatorrizko Finlandia,Stockholmgo konderria,Uppsalako konderria etaitsas zabal
Administrazioa
Gobernu-sistemaFinlandiaren autonomiadun probintzia
GobernadoreaMarine Holm-Johansson
lantråd(en)ItzuliKatrin Sjögren
LegebiltzarraParliament of Åland(en)Itzuli
Zeren kide
Demografia
Biztanleria30.144
Dentsitatea19,04 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ekonomia
Bestelako informazioa
ISO 3166-1 alpha-2AX
ISO 3166-1 alpha-3ALA
Ordu eremua
ikusi
Internet domeinua.ax
regeringen.ax
Åland uhartediaren mapa. Uharte handienaFasta Åland da.
1667 baino lehenagoko Åland uhartediaren mapasuediar bat.

Åland[1] edoÅland uharteak (Landskapet Ålandsuedieraz etaAhvenanmaan maakuntafinlandieraz)Itsaso Baltikokouhartedi bat da,Botniako golkoaren sarbidean dagoena.

Eskualde autonomoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Lurralde autonomo desmilitarizatua etasuediarelebakarra daFinlandian. Eskualde horretako autonomia maila dela eta, Finlandiari dagozkion hainbat kontu bertan erabakitzen dira.

Etimologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Aintzin-norvegierazkoAhvaland ('uraren lurraldea') izena du jatorrian. SuedierazÅland bilakatu zen eta 'ibaien lurraldea' bihurtu; finlandierazko eta estonierazkoAhvenanmaa izenak jatorrizko izenaren antz handiagoa du, baina hitzez hitz "perkaren lurraldea" esan nahi omen du.

Landskapet Åland izen ofizialak 'Åland eskualdea' esan nahi du.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Glaziazio ondorengoisostasiaren ondorioz azaldu ziren uharteak. Harri- eta Burdin aroetan gizakiak han ehiztariak, arrantzaleak eta fruitu biltzaileak ziren eta duela 7.000 urte nekazaritza iritsi zen[2].Neolito garaiko zeramika aurkitu da indusketetan. Burdin Aroan, Eskandinaviako penintsularekiko harremanak hasi zituzten, eta Bikingo Aroan sendotu zituzten. Bikingoen 380 hilobi eta sei gazteluren hondarrak aurkitu dira uharteotan.

XIII. mendeanSuediak Finlandia bereganatu zuen[2] eta 1809an SuediakErrusiari eman behar izan zion Finlandia, eta berarekin batera Åland uhartedia ere bai. Errusiak uharteak gotortzea erabaki zuen etaBomarsund gotorleku handia eraiki zuen. 1854. urteanKrimeako Gerraren testuinguruan Frantziako eta Britainia Handiko itsas flotak gotorlekua suntsitu zuen. Gerrari amaiera eman zion1856ko Parisko Itunean uharteak desmilitarizatzea erabaki zuten[3].

1917an, Finlandiaren Independentzia prozesuan, Suediako tropek bertako populazioa —suediar jatorrikoa— babestu zuten errusiarrengandik. Independentzia lortu ondoren, uhartedia Suedian sartzen saiatu zen. 1919an egindako bozketan, % 95 alde azaldu zen, baina Finlandiak ez zion baimenik eman eta Suediak ere ez zuen indar handirik egin, Finlandiarekiko harreman onak mantentze aldera.

Bigarren Mundu Gerratik aurrera, populazioaren sentimendua aldatu egin zen, "Finlandia barneko suediar probintzia" izatetik "Finlandiako autonomia bereziko eskualdea" izatera pasatzean.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Åland uharteak 6.500 inguru dira, baina biztanleriaren % 90 Fasta Åland izenekoan bizi da. Gainerako uharteak txikiak dira. Finlandiako eskualderik txikiena da, hala populazioan nola azaleran.

Uhartediaren itsasoan daude, Finlandia kontinentaleko hego-mendebaldeko ertzetik oso gertu.

Klima

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
   Datu klimatikoak (Mariehamn normals 1981–2010)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)8.510.215.824.530.032.035.931.827.318.911.310.0'
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)-1.7-2.12.08.815.519.522.320.514.98.83.0-0.19.3
Batez besteko tenperatura (ºC)-4.4-5.2-1.64.010.214.517.516.010.95.90.8-2.65.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)-7.3-8.3-4.9-0.24.89.312.611.67.23.2-1.6-5.61.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)-34.8-32.9-23.7-10.9-5.8-1.51.80.2-5.2-15.0-19.8-33.8'
Pilatutakoprezipitazioa (mm)614243323959798064787670723
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm)11897789119121312116
Eguzki orduak40751342042842762872301558938271839
Iturria (1): Météo Climat[4]
Iturria (2): Météo Climat[5]

Udalerriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Eskualdea 16 udalerrik osatzen dute:

UdalerriaBiztanleriaUdalerriaBiztanleria
Mariehamn11.521Föglö564
Jomala4.646Geta509
Finström2.529Brändö465
Lemland1.991Vårdö433
Saltvik1.827Lumparland390
Hammarland1.521Kumlinge315
Sund1.033Kökar243
Eckerö932Sottunga99

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Uhartediko ekonomia jarduera nagusiak ontzigintza, merkataritza eta turismoa dira. Ontzigintzak Ekonomiaren % 40 hartzen du. Itsasportu garrantzitsuenak Fasta Åland uharte handian daude, Marienhamn (hegoaldean), Berghamn (mendebaldean) eta Långnäs (ekialdean).

2006koEurostaten arabera, Finlandiako eskualderik aberatsena da eta Europar Batasuna osatzen duten 268 eskualdeen artean, 20. aberatsena[6], Barne Produktu Gordina per capita Europar Batasuneko batez bestekotik % 47 goitik baitago.2014an, langabezia-tasa % 3,9koa zuen.

Diru ofizialaeuroa den arren,suediar koroa ere onartzen da.

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Atzerritarrak(2019)[7]
Z.JaioterriaBiztanleak

1 Suedia1.485
2 Errumania403
3 Letonia387
4 Estonia204
5 Thailandia104
6 Alemania68
7 Siria63
8 Erresuma Batua46
9 Ukraina46
10 Polonia45

Populazioak ez du aldaketa nabarmenik izan azken hamarkadetan baina gutxi bada ere goranzko joera izan du, 1980 urtean 22.700 izatetik 2013an 29.013 izatera pasa baita.

% 90ek suediera du ama hizkuntza eta % 5 baino ez dira finlandiar jatorrikoak. % 75,9k Finlandiako Eliza Ebangeliko Luteranoa jarraitzen du. Finlandiako eliza zaharrena bertan dago,Jomalako San Olaf eliza, XIII. mendekoa.

Kirolak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Åland uhartediakUharteetako Jokoak txapelketan hartzen du parte eta1991 eta2009an, antolatzailea izan zen.

IFK Mariehamn futbol taldeak2016koFinlandiako Liga irabazi zuen[8] eta2015ean,Kopa.

Åland Stags uharteetako errugbi taldea da.

Iruditegia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. 154. araua - Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. Zeinu diakritikoarekin (Åland) nahiz gabe (Aland) idatz daiteke. Euskarazko testu arruntetan, ohikoa da diakritiko bereziak (gure ingurunean ohikoak ez direnak) ez idaztea Euskaltzaindia (kontsulta data: 2010-05-15).
  2. ab (Ingelesez) ÅLAND, THE HISTORY | Ålands kulturhistoriska museum. (kontsulta data: 2017-11-29).
  3. (Ingelesez) Uneasy Sweden and the Menace of Prussianism; An Analysis of the Scandinavian Situation in View of Kaiser's Reported Ambition to Make the Baltic a German Lake. (kontsulta data: 2017-11-29).
  4. .
  5. .
  6. Ahvenanmaa on EUn 20 vaurain alue..
  7. "Citizenship according to age and sex by region, 1990-2019".Tilastokeskus. 2020.04.01
  8. (Suedieraz)«IFK vann årets ligaguld» IFK Mariehamn Fotboll (kontsulta data: 2017-11-29).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Finlandiako banderaFinlandiako Antzinako ProbintziakFinlandiako bandera

ÅlandBenazko FinlandiaHämeIlandiaKareliaLaponiaPohjanmaaSatakuntaSavonia

1 Estatus bereziko lurraldea.
FinlandiaFinlandiakolurraldeakFinlandia

ÅlandEkialdeko FinlandiaHego FinlandiaLappiMendebaldeko FinlandiaOulu

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Åland&oldid=10267427"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp