Txorierrikoa (Hizkera)
Deskribapena
Mapa
Fonetika
Euskalkiaren ezaugarriak (Mendebalekoa - Bizkaiera)
- -a batez amaitzen diren hitzei mugatzailea gehitzen zaieneana + a > -ea (>-ia, -ie, -i, e)bilakaera gertatzen da.
- txistukari sail biak zeharo berdinduta daude; ondorioz txistukari bi besterik ez dira ahoskatzen:<s> eta <tz>.
- r, l etanondoren <s> ahoskatzen da hitzak batzerakoan:juan san, il san...
Azpieuskalkiaren ezaugarriak (Sartaldekoa (M))
- uetaiondorengoa>e bilakaera indartsuagoa da Sartaldean:lagun bet, sartu de...
- Sartaldeko hizkera gehienetanpartizipioetako -i galtzeko joera dago:ikus dot, ekar doste...
- Sartalde gehienean ez dira betetzen o + a, e, o > ueta e + a, e, o > ibilakaerak. Eta, era berean,/ i + a, e, o/ artean ere ez da epentesirik sartzen:astoa, lorea, mendie.
- Sartaldeanez da -i- sartzeneroan-en etajoan-en adizkietan, Sortaldean ez bezala:noa, doa, daroe...
- geuzaetageurerako formak (-au->-eu-)ohikoak dira Sartaldean.
- *j-ren ahoskerari dagokionez,<y> tankerakoak egiten dira Sartaldean, eta ez Sortalde gehienean egiten diren <j>tankerakoak.
Hizkeraren ezaugarriak (Txorierrikoa)
- Ez dugu maila honetako ezaugarririk.
Morfologia
Euskalkiaren ezaugarriak (Mendebalekoa - Bizkaiera)
Izenaren morfologia
- Soziatiboko atzizki berezia dago mendebal gehienean: -gazsingularrean, eta -kazpluralean.
- Hurbiltze adlatiboko atzizki berezia dago mendebalean:-rantzasartaldean, eta-rutz sortaldean.
- Hirugarren graduko erakusleaha da, ezhura.
- Erro bereko erakusleak erabiltzen dira singularrean eta pluralean. Azentuak bereizten ditu hizkera batzuetan. Esaterako:honétan(sg.)/ hónetan (pl.).
- Erakusleak eta erakusleetan oinarritutako adberbioak indartu nahi direnean,izenaren ezker eta eskuin ipintzen dira:hori etxiori, hau pastelau.
- Edonor / edozeregiturako sail osoa dago mendebal gehienean.
- Zer edo zeregiturako sail osoa dago mendebal gehienean. Aldaera laburtuak erabiltzen dira ahozko jardunean:zeozer, noixonoix, nunonun...
- Neuk tankerako izenordain indartuak bakarrik erabiltzen dira.
- Erdal-(c)iónamaiera-(z)iñobilakatu da:habitaziño,kalefaziño...
- -txo/ -txu txikigarria da aukera bakarra; ez dago -xe atzizkirik.
Aditzaren morfologia
- *Edun-en erroa -o- edo -au- da, adizkien arabera. Iraganaldiko batzuetan -eu- ere bai:dot, dau, baleu.
- Nor-Nori-Nork saileko erroa*eutsi da:detsat, gentsan.
- Aditz iragankorren ahaleran, aginteran eta subjuntiboan *eginerroa erabiltzen da:deigun.
- Nor-Nori saileko adizkietanj-tankerako ebakerak daude. Horrekin batera,ez + j-batzerakoan<tx>ahoskatzen da:etxako.
- Nor-Nori sailekoiraganaldia oraina +n bidez osatzen da:jatan, jakon.
- Iraganaldikohirugarren pertsonetan Ø ezaugarria dago mendebaleko hizkera gehienetan:ekarren, ekixen...
- Aditzetakopluralgile (ia) bakarra-z da:jakoz, geinkez.
- *Edun-en hitanoko adizkietanj- tankerako ebakerak daude:juat, jok, jittuat.
- Gaztelaniatik mailegatutako partizipioetan-ado> -au gertatu da, eta-ido > -idu:apartau, entretenidu.
- Aditz izenak osatzeko aukera zabala dago:-ten (ekarten),-etan (kantetan),-tuten (defendiruten),-ketan (bigunketan),-tzean (sartzean).
- Iragankorrak diraigo(n) etaurtenaditzak.
- Ez da erabiltzenari izanorokorra;ibili, egonetajardundira ordezkoak.
Azpieuskalkiaren ezaugarriak (Sartaldekoa (M))
- Soziatiboko atzizkiak-gaz (sg.) eta-kaz(pl.) dira Sartaldean. Sortaldean, berriz, lehian dira -kineta -(g)az .
- Hurbiltze adlatiboan -rantzaatzizkia erabiltzen da.
- Sartaldean, ablatiboko-(eta)ti aldaera gordeda.
- Adizki txikigarria-txu da Sartaldean, eta ez Sortaldeko-txo:apurtxu (bet), berotxu...
Hizkeraren ezaugarriak (Txorierrikoa)
- Ez dugu maila honetako ezaugarririk.
Sintaxia
Euskalkiaren ezaugarriak (Mendebalekoa - Bizkaiera)
- Motibatibo eta helburu esaldietan -t(z)earren dago aukeran.
- Esaldi kontzesiboetanarrengorde da.
- Esaldi osagarrietan-(e)naatzizkia erabiltzen da aditz eta predikatu jakin batzuekin.
- Denbora esaldietan,partizipioa + keran egitura dago Bizkaia gehienean aukeran.
- Aditz izenak, mugimentuzko aditzen osagarri direnean, eta norabidea edo helburua adierazten dutenean, inesiboan (-t(z)en) erabiltzen dira mendebal gehienean (eta ez adlatiboa,-t(z)era).
- Alaetaedohautakariak bereizten dira.
- Bizenbatzaileaizenaren eskuinetara ezartzen da.
- Orobatasunekozeinetanahizpartikulakerabiltzen dira.
Azpieuskalkiaren ezaugarriak (Sartaldekoa (M))
- Ez dugu maila honetako ezaugarririk.
Hizkeraren ezaugarriak (Txorierrikoa)
- Ez dugu maila honetako ezaugarririk.
Lexikoa
Euskalkiaren ezaugarriak (Mendebalekoa - Bizkaiera)
Aldaereidagokienez, besteaskoren artean, honako hauek aipa daitezke:aizta, ardau, arkondara / alkondara, aurki, azur, baltz, barik, barre, burdi, burdiña, emon, eskutur, ete, etzun, gaztai, gitxi, guzur, inuntz / iruntztankerakoak, iruntsi, guntzurruntankerakoak, ke(re)ixa, kirten, kipula, lebatz, mailluki, mamiñ, matrailla, mustur, narru, nasai, parkatu, pekatu, solo, suiñ,sur, txixa...
Lexikoaridagokionez, hainbatadibide sar daitezke multzo honetan. Hona hemen batzuk:martitzen, zemendi, marti, abade, abarketa, adur, aititaetaamama, amaitu, amatau, aratoste, batu, begitandu, berakatz, berba, eroan, ganora,gatzato, gura, ira, izara, izeko, jaramon,kerizpe,korta, odoloste,okaran,olgau, orri,ortu, osatu,ostantzean / ostian, oste, ostu, otzara, pernil, tzarto, udagoen,ugar, ugazaba, zil, zoro...
Azpieuskalkiaren ezaugarriak (Sartaldekoa (M))
Sartaldekoaldaerak:akar ('aker'), hamaka('hamaika'), amoztu ('moztu'), anaje ('anaia'), baie ('baina'), bere('ere'), burrine ('burdina'), eskoi ('eskuin'), etze('etxe'),gane('gain'),garri ('gerri'), geitu ('deitu'), iñurri('inurri'), jantza('dantza'),txiker('txiki'), uger('igari'), uzen ('izen')...
Sartaldeko lexikoa:abazuza / inetazi / kazkaragar ('txingor'),aitixe ('aitaginarreba'), arean('zerbait'), arrakada ('belarritakoa'), arrankari ('amuarrain'), artez ('zuzen'), asago ('urrun'), atoan('berehala'), beilegi('horia'), belu('berandu'), ebatzi('erabaki'), erdu('zatoz'), garnu ('pixa'), jagon('zaindu'), jazo('gertatu'), justuri / inizitu('tximista'), kirikolatza('kirikino'), koiu('hartu'), lei('izotza'), lotu('geratu'), motz('itsusi'), opetzi ('eskaini'), ostondu('ezkutatu'), sute ('ezkaratz, sukalde'),zenbagure ('asko')...
Hizkeraren ezaugarriak (Txorierrikoa)
- Ez dugu maila honetako ezaugarririk.
Euskalkien liburutegia
Euskalkien inguruko argitalpenen datu-basea
Gehiago »»